lunes, 3 de abril de 2017

KORRIKA 20

Gure 508 B kilometroa egin genuen. Institutoko 1. eta 4. mailako ikasle gutxi batzuk, irakasle batzuk eta guraso batzuk hurbildu ginen larunbatean Domeñura, gure kilometroa egiteko. Oso gustora izan ginen, irakasle, guraso eta ikasle beste giro batean harremanak estutzeko aukera emanez. Are gehaigo hain ikasle gutxi izanda, lekukoa eramateko aukera izan zuten denek. Bizitza osorako oroimena! Eta korrika egin genuen guztiontzat... hunkigarria!
Hona hemen bideo bat Domeñun grabatua, nahiz eta gu ez agertu. Gure kilometroa lehenago zen. Hona hemen gurea (8:58 minututik aurrera)

 Prestaketak...

 Korrika badator!
 Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak... 
 kantera badago!
 Hiruron artean errezago!

 Infinitoraino eta haratago!


Eta hemen azken kilometroa... hunkigarria!


Hurrego korrikararte! Korrika 21 badator!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zeozer komentatu nahi baduzu, hemen duzu aukera.
Si quieres comentar algo, puedes hacerlo aquí.